XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nganga aztia eta auntzaren begiak Anes ARRINDA'k.

Eric de Rosny 59 urte, jesuiten Aita Probintziala Afrikako Sartaldean, Camerum'en azterketa batzuek egin ditu gaueko maixuen artean eta oietako Nganga-Azti batek begiak iriki dizkio gaueko gauzak ikusteko, azpitik dabilizan ikusi-eziñak ikusteko.

Amairu urte Camerum'en pasa ondoren, zera konturatu zan Eric apaiza, badutela afrikarrek barruko bizitza bat kanpotik agertzen ez dana eta europar misiolariek ezagutzen ez dutena.

Amairu urte ondoren, Duala uriko auzo baterako eskatu zuen jesuitak eta ara bialdu zuten.

Gauero zaratak eta danbor-otsak entzuten zitun eta, galdezka-galdezka, bazala auzo artan nganga bat aurkitu zuen, Din izena zuena.

Jentilla zan eta poligamoa, Eric, berriz, katolikoa eta jesuita-apaiza.

Alaz ere, alkar ondo artu zuten eta adiskidetasun jatorra sortu zan bien artean.

Din'eri jendea zijoakion etenik gabe, osasunaren billa, eritegiak inguruan egon arren.

Izan ere, Afrika'ko gaixotasunak badute eritegiak sendatzen ez dituzten aldeak.

Gaixotasun bakoitzak badu bere espiritu gaiztoa eta espiritu txar oiek aldentzera joan oi dira, gauez joan ere, nganga-azti oien etxeetara.

Eric de Rosny aztikeri-saio askoetara agertu zan bere lagun Din'en etxera: saioak arratsaldeko zortziretan asi eta goiz-aldera amaitzen ziran.

Nganga'renganako afizioa dutenak, edo gaixo daude, edo nganga izan nai dute, Afrika'ko siniskeriak dionez.

Din aztiak Eric apaiza nganga-azti izan nai zuela pentsatu zuen.

Egun batez onela eraso zion: - Nai al dezu nik zuri begiak irikitzea?
- Bai, nai det.

Erantzun zion apaizak.

Baiña zer zan begi-irikitze ori? (...).